Gizartea -

Justizia Ministerioa

Sexu delituetan ez dute biziarteko kartzela berrikuspenduna ezarriko

Gallardonek, ordea, neurri berriak iragarri ditu, tartean, "segurtasun zaintza" delakoa. Epaimahaiak kondenatik harago joan daitekeen zigorra ezarriko du epaian eta 10 urtera arte luzatu daiteke.

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa eta Marta del Castilloren aita. EFE
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa eta Marta del Castilloren aita. EFE
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa eta Marta del Castilloren aita. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak iragarri duenez, sexu delituetan ez da biziarteko kartzela berrikuspenduna ezarriko, hori terrorismo delitu larrietara soilik mugatuko da. Dena den, Zigor Kodean sartuko dituzten beste hainbat neurri gehigarri ezagutarazi ditu, besteak beste, "segurtasun zaintza" delakoa, askatasuna kentzen duen neurri bat, alegia.

Gallardon Marta del Castilloren aitarekin bildu da goizean. Bilera horren ostean adierazi duenez, "segurtasun zaintza" delakoa delitugilearen espetxe zigorrean jasoko den neurri gehigarri bat da, hau da, epaimahaiak kondenatik harago joan daitekeen kondena (askatasuna kentzeko zigorra) ezarriko dio epaian, eta 10 urtera arte iritsi ahalko da.

Justizia Ministroak esan duenez, delitugilearen arriskuaren arabera ezarriko ahalko da neurria eta ez da delitu larrietan soilik ezarriko, "jarraipena" izango dezakeelaa aurreikusten den kasuetan ere jarriko dute martxan. Gallardonek gizartearentzako "babes" neurri gisa balioko duela azpimarratu du.

"Segurtasun zaintza" Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian ezartzen dela iragarri du eta Espainian droga delitu larrietan ere ezarri ahal izango dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea