Gizartea -

Barakaldon

Udaltzainek gizonezko batek bere buruaz beste egitea saihestu dute

Gizonak, antza, familia eta ekonomia arazo larriak ditu, eta egoera horrekin etsita, bere buruaz beste egin nahi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko udaltzainek, joan den ostiralean, 42 urteko gizon batek bere buruaz beste egitea saihestu zuten. Antza, gizonezkoak Barakaldo eta Sestao herriak batzen dituen zubian, Galindo errekaren eta Renfeko trenbidearen inguruan, bere buruaz beste egin nahi zuen, urkatuta.

Udaletxetik jakinarazi dutenez, gizonezko batek bere buruaz beste egin naih zuela ohartarazi zien gazte batek udaltzainei eta berehala patruila bat bertaratu zen.

Agenteek bere buruaz beste egin nahi zuen gizona topatu zuten bertan lepoa soka batekin inguratuta zuela. Antza gizona Sestaon bizi da.

Udaltzain bat gizonezkoarekin hizketan hasi zen orduan eta apurka apurka lasaitzea lortu zuen. Azken hilabeteetan familia eta ekonomia arazo larriak pairatzen ari zela adierazi zion gizonak eta egoera horrekin erabat etsita zegoela erantzun zion.

Agenteek, azkenik, gizonezkoa lasaitu eta lepoan lotuta zuen soka kendu zioten. Horrez gain, laguntza psikiatrikoa eskaini zioten, baina uko egin zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea