Gizartea -

Gertakaria

Hil egin da auto batek Zierbenan harrapatutako txirrindularia

64 urteko gizonezkoa oso larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek 64 urteko txirrindulari bat harrapatu eta larri zauritu zuen atzo arratsaldean, Zierbenan (Bizkaia), eta ordu batzuk geroago, txirrindularia hil egin zen, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra arratsaldeko ordu bata eta hamar aldera gertatu zen BI-3794 errepidean.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, Seat Toledo auto batek txirrindularia eraman zuen aurrean eta larri zauritu zuen. 64 urteko gizonezkoa zen bizikletan zihoana eta Gurutzeko Ospitalera eraman behar izan zuten larri. Ordu batzuk geroago, txirrindularia hil egin zen zauri larrien ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea