Gizartea -

Ipar Euskal Herria

58 urteko gizonezko bat hil da Angeluko etxebizitza batean izandako sutean

Sua bart hasi da, eta bost solairuko bigarrena kiskali da. Suhiltzaileek topatu dute gorpua, etxebizitza barruan. Emakume gazte bat ere ospitaleratu behar izan dute, baina ez omen dago larri. 32 bizilagun atera dituzte eraikinetik.

Gizonezko bat hil da Angeluko etxebizitza batean izandako sutean. Irudia: EITB Media
Gizonezko bat hil da Angeluko etxebizitza batean izandako sutean. Irudia: EITB Media
58 urteko gizon bat hil da Angeluko etxebizitza batean izandako sutean

0:36

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizonezko baten hilotza topatu dute bart suhiltzaileek Angeluko (Lapurdi) etxebizitza eraikin batean sutea piztu ondoren.

Sud'Ouest egunkariak jakinarazi duenez, garrak goizaldean piztu dira Espainia etorbideko eraikin bateko bigarren solairuan. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira sutea amatatzen, eta etxebizitza barruan topatu dute gorpua.

Emakume gazte bat ospitaleratu behar izan dute, baina bere egoera ez omen da larria.

Halaber, 32 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Lapurdi