Gizartea -

Jazoera

Bi gazte atxilotu dituzte Donostian, beste bati arma zuriz eraso egin izana egotzita

Gainera, beste eraso bat jazo da Donostian, Eskalantegi kalean. Beste gizon bat arma zuriz zauritu da. Ertzaintza bi jazoerak ikertzen dabil.

Fermin Calbeton kalearen irudia, Donostiako Alde Zaharrean. Argazkia: EITB MEDIA
Fermin Calbeton kalearen irudia, Donostiako Alde Zaharrean. Argazkia: EITB MEDIA
Fermin Calbeton kalearen irudia, Donostiako Alde Zaharrean. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 eta 23 urteko gazte bi atxilotu ditu goizalde honetan Donostian, Alde Zaharrean hirugarren gazte bati arma zuriz eraso egin izana leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasoa 05:00ak inguru gertatu da, Donostiako Alde Zaharrean, eta zauritua ospitalera eraman behar izan dute.

Ez da bart izandako eraso bakarra: izan ere, aurretik, 03:00ak aldera, Donostiako Eskalantegi kalean beste eraso bat jazo da. Argitu gabeko arrazoiengatik, gizon bat arma zuriz zauritu dute. Hori ere ospitalera eman dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeren nondik norakoak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak