Gizartea -

Migrazioa

'Aita Mari' erreskate-ontzia Palmako portutik atera da eta Mediterraneo erdialdera bidean da

Urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio. Aurreko misioetan, guztira, 669 erreskate egin dituzte. EITB Mediak jarraipen berezia egingo dio 'Aita Mari'ren bidaia berri honi.

Aita Mari erreskate-ontzia, Palma de Mallorcako portuan. Argazkia: Forta
Aita Mari erreskate-ontzia, Palma de Mallorcako portuan. Argazkia: Forta
'Aita Mari' ontziak 1.113 pertsona salbatu ditu bere 7 misioetan

04:18

T. S. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari erreskate-ontzia 07:00etan abiatu da Palmako portutik Mediterraneo erdialdera. 4-5 egun beharko dituzte 750 milia egiteko, distantzia horretara baitago erreskate-eremua: Libiatik 50 miliara eta Lampedusatik 100 bat miliara. Urteko bigarren erreskate-misioa izango da.

Aurreko misioan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migranteak erreskatatzea izango da helburua. Eta horren lekuko berezia izango da EITB Media. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetariak ontzian ere bidaiatuko du, jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko asmoz.

Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin
Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin
Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin

02:22

Abiatu aurretik ETBri eskainitako elkarrizketan, Izaskun Arriaran Aita Mariren misioaren buruak adierazi duenez, "misio guztiek daukate bere zailtasuna, guri oraingoan, adibidez, erregaien garestitzeak balditzatu gaitu". "Ontzian 10-13 pertsona goaz, baina atzetik pertsona pilo daude, hasieratik laguntzen egon direnak", esan du.

Horrekin lotuta, misio berri hau babestera deitu ditu herritarrak. "Sar zaitezkete Itsas Salbamendu Humanitario erakundeko webgunean, eta han daude proiektu guztiak, ez bakarrik Aita Marirena, eta han dago informazio guztia eskura", azaldu du misio arduradunak, "laguntzeko mila aukera daude".

Aita Mariren 8. misioa izango da hau. Aurretik egindakoetan 113 bizitza salbatu dituzte, eta guztira 669 erreskate burutu dituzte. Horrekin batera, ehunka pertsona artatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Aita Mariri buruzko albisteak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?