Gizartea -
Azpeitia
Bihotzeko arazoak dituen 71 urteko gizon bat erreskatatu dute Xoxote mendian
Ertzaintza heldu da biktima zegoen lekura eta, hura egonkortu ondoren, helikopteroz eraman dute Donostia Ospitalera.
Agentziak | EITB Media
Osakidetzako helikopteroak 71 urteko gizon bat erreskatatu du igande honetan Xoxote mendian, Azpeitian (Gipuzkoa), bihotzeko arazoak izan ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 11:30ak aldera jazo da; une horretan larrialdietako zerbitzuak abisua jaso du, pertsona hori ondoezik zegoela ohartaraziz. Hori dela eta, Ertzaintzako eta Osakidetzako helikopteroak eta suhiltzaile talde bat mobilizatu dira.
Ertzaintzako kideak biktimarengana iritsi dira, eta, hura egonkortu ondoren, gertuko puntu batera eraman dute. Han, Osakidetzako helikopteroa zain zuten, mediku baten laguntza jasotzeko, Donostia Ospitalera eramaten zuten bitartean.