Gizartea -

Trafikoa

39 urteko motor-gidari bat hil da Azpeitian, auto baten kontra talka eginda

Istripua 18:40ak aldera gertatu da, GI-631 errepidean, Azpeitian eta Zestoa artean, motor batek eta auto batek talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz, baina dagoeneko zirkulazioa berrezarri dute, guztiz.

Istripua jazo den lekuaren irudia, Azpeitian. Argazkia: EITB Media
Istripua jazo den lekuaren irudia, Azpeitian. Argazkia: EITB Media
Istripua jazo den lekuaren irudia, Azpeitian. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat hil da igande honetan Azpeitian (Gipuzkoa) izandako trafiko-istripu batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 18:40ak aldera gertatu da, GI-631 errepidean, Azpeitia eta Zestoa artean, motor batek eta auto batek talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, motor-gidaria hil da.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta errepidea guztiz moztuta mantendu dute 20:40ak aldera arte; orduan, txandakako zirkulazioa ezarri dute, ia ordubetez, eta 21:20etarako zirkulazioa berrezarri dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta lekukoen laguntza eskatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Azpeitia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak