Gizartea -

GASTRONOMIA

Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sarien irabazleen zerrenda

Aipaturiko sariak astelehen honetan banatu dira Gasteizko hotel batean egindako ekitaldian.

Edorta Lamo Arrea! jatetxeko sukaldaria Euskadi Gastronomia saria jasotzen. Argazkia: EFE
Edorta Lamo Arrea! jatetxeko sukaldaria Euskadi Gastronomia saria jasotzen
Edorta Lamo Arrea! jatetxeko sukaldaria Euskadi Gastronomia saria jasotzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Gastronomia Sariak eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sariak banatu dira bart Gasteizen, eta bertan izan dira, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

Hau da irabazleen zerrenda osoa:

Euskadi Gastronomia Sariak

Jatetxe jaberik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Edorta Lamo Garcia de Albizu, Arrea! Jatetxea Kanpezu

Jangela zuzendaririk onenaren "Euskadi" Gastronomia Saria: Jose Luis Blanco Salazar, Zaldiaran Jatetxea

Kazetari lanik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Ana Vega Perez de Arlucea

Argitalpen onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Luis Irizar, Maestro de Maestros

Euskal Gastronomia Akademiaren Sariak

Jose Maria Busca Isusi" Saria, gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitalpenari: Zapiain sagardotegia

Manuel Llano Gorostiza Saria, ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioari: Ardoaren Kulturarako Fundazioa

Luis Irizar Saria (irakaskuntza): International School of Pastry Arts- Torreblanca Eskola

Juan José Lapitz Saria (produktua): Trujal La Equidad S. Coop.

Aparteko saria: Jose Ramón Andes Puerta

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gaurko azken ordukoa Gizartea Albisteak Gaur