Gizartea -

Gi-631 errepidea itxita

Gi-631 itxita egongo da obrengatik ekainaren 7, 8 eta 9ko gauetan

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepidea itxita egongo da 27. kilometroan, Aizpurutxon, 23:00etatik 05:00etara, ekainaren 7ko, 8ko eta 9ko gauetan.

Lanak, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen Gi-631 errepidean.
Lanak, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen Gi-631 errepidean.
Lanak, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen Gi-631 errepidean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da da ekainaren 7, 8 eta 9ko gauetan, hau da, gaurtik ostegunera bitarteko gauetan, 23:00etatik 05:00etara.

GI-631 errepidean (Azkoitia-Urretxu) aurreratze-tarte bat eraikitzeko lanak egin ahal izatekoa, errepidea itxi beharra izango da, 27. kilometroan, Aizpurutxo parean.

Itxita dagoen denboran, bide alternatibo gisa, GI-3750 errepidea Elosutik, GI-2634 Azkaratetik eta GI-2635 Mandubiatik erabiltzea gomendatzen da. Errepidearen egoera denbora errealean kontsultatzeko, bi bide daude zabalik. Alde batetik, Twitterreko kanal bat (@ 631_Aizpurutxo) eta, bestetik, Whatsapp talde bat, errepidea ixten denean edo irekitzen denean mezuak jaso ahal izateko. Talde hau zabalik dago nahi duen ororentzat eta administratzaileak soilik du bertan idazteko baimena; 672 690 564 telefonora deituz sartu ahal izango da aplikazioko taldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Azkoitia Albisteak Urretxu Gipuzkoako Foru Aldundia