Gizartea -

Bilbo

Hauek dira Bilboko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak

Bozkatzeko epea asteazken honetan irekiko dute eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Herritarrek botoa aurrez aurre edo telematikoki eman ahalko dute.

2022ko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak. Argazkia: Bilboko Udala
2022ko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak. Argazkia: Bilboko Udala
Hauek dira Bilboko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak

0:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 2022ko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak aukeratu ditu eta horietako bat izango da aurtengo edizioaren irudi ofiziala: "Pop artea", "Harrotasun leherketa", "Aniztasuna", "Damaren itzala", "Lau puntu kardinalak" eta "Ireki kutxa". Guztira, 338 lan aurkeztu dira konkurtsora.

Udalak azaldu duenez, kartel finalisten hautaketa bederatzi kidek osatutako epaimahaiak egin du. Horietako bost diseinu grafikoaren eta komunikazioaren eremukoak dira: Alicia Fernandez, Rekalde Aretoko zuzendaria; Mario Paniego, BilbaoArte Fundazioko teknikari profesionala; Olga Zulueta, BilbaoCentro Merkatari Elkartearen zuzendari artistikoa; Jose Félix Ruiz, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartearen zuzendaria; eta Luis López, El Correo egunkariko kazetaria.

Horiez gain, beste hiru lagunek osatu dute epaimahaia: Lurdes Luque Bilboko Konpartsaken ordezkariak, Itziar Urtasun, Asier Abaunza eta Xabier Jimenez zinegotziek.

Bozkatzeko epea asteazken honetan irekiko dute eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Herritarrek botoa aurrez aurre edo telematikoki eman ahalko dute.

Aurrez aurreko botoa, Abandoko Barrutiko udal zentroan (Barrainkua kalea) eman ahalko da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:15era. Botoa emateko, nortasun-agiria aurkeztu beharko da (NANa, gidabaimena edo antzekoa).

Internet bidezko botoa, berriz, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez edo hedabide eta eragile sozial laguntzaileen bitartez eman ahalko da: EITB, El Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Onda Cero, Cadena SER, TeleBilbao, Radio Nervión, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria, Orain.eus, Hamaika TB eta "Conoce Bilbao con Esme" bloga (% 33).

Explosión de orgullo.

Explosión de orgullo.

Abre la caja.

Abre la caja.

Cuatro puntos cardinales.

Cuatro puntos cardinales.

Arte pop.

Arte pop.

Diversidad.

Diversidad.

La sombra de la dama.

La sombra de la dama.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak