Gizartea -
Munduko Osasun Erakundea
Haurrei eragiten dien hepatitisaren 700 kasu larri baino gehiago zenbatu dituzte 34 herrialdetan
Horietako 38k gibeleko transplantea behar izan dute, eta 10 hil egin dira.
Agentziak | EiTB Media
Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko (MOE) idazkari nagusiak jakitera eman duenez, dagoeneko umeei eragiten dien hepatitisaren 700 kasu larri baino gehiago zenbatu dituzte 34 herrialdetan, eta 112 kasu ikerketapean daude.
Buruzagiak prentsaurrekoan azaldu duenez, "gutxienez" horietako 38k gibeleko transplantea behar izan dute, eta 10 hil egin dira.
"Gaurdaino ez dute bost hepatitis birus ezagunik aurkitu kasu horietan", nabarmendu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea