Gizartea -

Ikerketa

26 grafitigile atxilotu dituzte, Euskadin eta Nafarroan 463 pintada egitea egotzita

Grafitiak trenetako eta metroetako bagoietan egin zituzten. Kalteak bi milioi euro ingurukoak dira.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak 26 grafitigile atxilotu dituzte, Euskadin eta Nafarroan 463 pintada egitea egotzita. Grafiti horiek trenetako eta metroetako bagoietan egin zituzten, eta kalteak bi milioi euro ingurukoak dira.

Ikerketa 2021eko apirilean hasi zen, Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak, udaltzaingoarekin elkarlanean, operazio bateratu bat egitea erabaki zutenean. Hasiera batean, egileak identifikatzea zaila zen, pintaden arduradunak Espainiako hainbat herritan bizi baitziren.

Atxiloketak hiri hauetan egin dituzte: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Burgos, Bartzelona, Madril, Murtzia eta Oviedo. Poliziaren arabera, grafitietan agertzen ziren sinadura askoren egileak identifikatu dituzte.

Ikerketari esker, beste autonomia-erkidego batzuetan, hala nola Katalunian eta Valentzian, atxiloketa horiekin harremanik ez duten kasu batzuk argitu ahal izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Nafarroa EAE albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea