Gizartea -
Trafikoa
Normaltasuna berreskuratu du N-1 errepideak, Andoainen, bi autoren arteko istripu baten ondoren
Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina errei bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. Hala ere, 09:10erako, egoera bere onera bueltatu da zirkulazioan.
E. G. | EITB Media
Bi autok istripua izan dute N-1ean, Andoain (Gipuzkoa) parean, Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidetik kendu bitartean, errei bat itxi behar izan dute. Ondorioz, bost bat kilometroko auto-ilarak sortu dira goizeko lehen orduetan, baina, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, 09:10erako egoera normaldu egin da errepide horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea