Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Iruñeko motor-gidari bat hil da Izaban izandako istripuan

40 urteko gizona lekuan bertan hil da, Juanpitoren Bentaren inguruan. 13:00ak pasatxo zirenean gertatu da istripua.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko Iruñeko motor-gidaria hil da eguerdian Izaban, Juanpito Bentatik gertu, kotxe batekin izandako istripuan.

13:08ak aldera, motorrak eta autoak aurrez aurre jo dute NA-137 errepideko 48. kilometroan, Nafarroako Gobernuak eta Guardia Zibilak jakitera eman dutenez.

Istripua izan eta berehala bertaratu da Izabako Lehen Arretako mediku taldea motor-gidaria artatzera, baina ezin izan dute ezer egin eta bertan hil da gizona.

Guardia Zibilaren Trafikoko agenteek bere gain hartu dute istripua nola gertatu den argitzeko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak