Gizartea -
Ertzaintzak ikerketa ireki du
Errenterian auto bat kiskalita agertu da
Auto bat kiskali eta beste batek kalteak sufritu ditu goizaldean Errenterian. Sutea nahita piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Erredakzioa
Goizaldeko 2.45 aldera Errenteriako Galtzaraborda kalean aparkatuta zegoen auto batek su hartu du eta erabat kiskali da.
Suteak kalteak eragin dizkio alboan aparkatuta zegoen beste auto bati.
Ertzaintzak ikerketa ireki du sutea nahita edo gura barik piztu den jakiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea