Gizartea -

Gaztela-Mantxan

Internet bidez nerabeei sexu abusuak egitea leporatuta atxilotu dute

Atxilotuak, nerabea bera ere, profil faltsuak sortu zituen, biktimei neska zela pentsarazi eta haien argazkiak eta bideoak lortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak nerabe bat atxilotu du haurrak web-kamera aurrean masturbatzera eta berarekin sexu-harremanak izatera derrigortzea leporatuta. Antza denez, atxilotuak sare sozialak erabiltzen zituen adingabeekin harremanetan jartzeko.

Nerabea Gaztela-Mantxan bizi zen eta profil faltsuak sortu zituen, biktimei neska zela pentsarazi eta biluzik agertzen ziren argazkiak eta bideoak lortzeko.

Behin irudiak lortuta, haurrei xantaia egiten zien irudiak publikatu egingo zituela esanda. Publikazioa saihesteko, masturbatzera, inguruko pertsonen irudiak bialtzera eta sexu-harremanak izatera derrigortzen zituen.

Hainbat alditan biktimekin aurrez aurre egotea ere lortu zuen. Orduan abusuaren beste biktima baten itxurak egiten zituen eta sexu-harremanak izatea lortzen zuen.

MiaketaIkerketa otsailean hasi zuten adingabe batek salaketa jarrita. Atxilotuaren etxebizitzan egindako miaketan, erasotutako adingabeen argazkiak aurkitu dituzte, baita mehatxuak dituzten elkarrizketak eta abusuak egiteko erabilitako posta elektronikoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea