Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Kalean aparkatzea % 200 garestitu da Gasteizen azken sei urteetan
Estatuko hirien artean izandako igoerarik handiena da. Bilbon eta Donostian ere prezioak garestitu egin dira; % 15 eta % 19,8, hurrenez hurren.
Erredakzioa
Autoa kalean aparkatzeko prezioa bikoiztu egin da Gasteizen azken sei urteetan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) egindako txostenaren arabera. Arabako hiriburua da TAO zerbitzua gehien garestitu den Estatuko hiria. Ondoren, Valentzian (% 46,7) eta Sevillan (% 38,3) garestitu da gehien.
Espainiako bi hiriburu handienetan, Madrilen eta Bartzelonan, % 14,3 eta % 14 igo da kaleko aparkalekuen prezioa, hurrenez hurren.
Txostenak bi taldetan banatu ditu Espainiako hiriburuak. Talde batean % 7 eta % 10 arteko igoerak izan dituzten hiriak jarri ditu (Cadiz, Mallorca, Valladolid, Las Palmas, Coruña, Murtzia, Vigo, Zaragoza eta Iruña). Bestean, berriz, % 18 eta % 22 arteko igoerak izan dituztenak (Tarragona, Donostia, Malaga eta Oviedo).
Bada beste hirugarren talde bat, kalean aparkatzeko ordaindu beharreko prezioa 'izoztu' egin dutenak: Alacante, Caceres eta Logroño. Toledo da prezioak jaitsi dituen hiri bakarra (% -16,7).
Gasteizen, 15 minutu doanBestalde, txostenak nabarmendu egiten du Gasteizen lehen 15 minutuak doan direla, mugikortasuna bultzatzeko. Hala ere, OCUren arabera, sistema hori ez da oso ona, txartela atera eta jartzea beharrezkoa delako, nahiz eta autoa 15 minututan aparkatzeko asmoa izan.