Gizartea -
Epaiketa
Errenteriako ustezko hiltzaileak 'bazekien zertan ari zen'
Gizonezkoak "tratu txarrak ematen dituztenen ezaugarriak" dituela eta "zertan ari zen" bazekiela esan dute adituek.
Erredakzioa
Errenterian neska-laguna hil izana egotzita epaitzen ari diren gizonezkoak “tratu txarrak ematen dituztenen ezaugarriak ditu” eta “bazekien zertan ari zen”, adituen esanetan.
Gipuzkoako Auzitegian egiten ari diren epaiketaren laugarren saioan adierazi dituzte beren iritziak akusatua aztertu zuten adituek (bi auzitegiko mediku eta psikologo bat). Adituen esanetan, akusatuaren hitzaldian "koherentzia" handi bat dago.
Psikologoaren hitzetan, ustezko erasotzaileak ez du "nortasun-nahasmendurik" pairatu, eta auzitegiko medikuen esanetan, ez du "buruko eritasunik".
Auzitegiko medikuen azalpenen arabera, Errenterian neska-laguna hiltzeko gizonak sukaldeko labana hartu zuenean bazekien arma bat zuela, baina ondoren, alkoholaren ondorioz, baliteke erabat argi ez izatea zer nahi zuen egin labanarekin.