Gizartea -

Bero-boladak

Beroaren ondorioak prebenitzeko eta eguzki-erradiazioaren kalteak saihesteko aholkuak

Ura etengabe edatea, eguzkitan egotea saihestea eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan, izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egitea bero handieneko orduetan eta bereziki adineko eta adingabeekin kontuz ibiltzea dira gomendioetako batzuk.

Donostiarrak gerizpean paseatzen. Argazkia: EFE
Donostiarrak gerizpean paseatzen. Argazkia: EFE
Donostiarrak gerizpean paseatzen. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen egunotan muturreko tenperatura altuak etengabe izango direla aurreikusten denez, Osasun Sailak eta Osakidetzak are gehiago gogorarazi nahi dute komeni dela beroaren eta eguzkiaren aurrean babesteko neurri batzuk hartzea.

Beroaren ondorioak prebenitzeko:

-Likidoak kontsumitzea: ura etengabe eta egun osoan zehar edatea, egarria izateko zain egon gabe. Izerdiak eragindako galeretatik berreskuratzen lagunduko du horrek.

-Kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez kontsumitzea. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

-Entsalada, barazki eta fruta gehiago jatea, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.

-Gantz edo koipe askoko janaririk ez jatea eta otordu oparoak ez egitea, berora egokitzea zailtzen baitute.

-Eguzkitan ez egotea eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan. Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.

-Etxean: leihoak itxi eta pertsianak jaistea, eguzkiak jotzen badu. Bero gutxieneko uneak baliatzea etxea aireztatu eta freskatzeko. Zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen saiatzea. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.

-Izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egitea, bero handieneko orduetan.

-Eguzkitan lan egin behar baduzu, burua txapelen batekin estaltzea, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edatea, 2-4 edalontzi ur orduro.

-Pertsona ahulenak zaintzea: arreta berezia jartzea ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.

-Inor SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan EZ GERATZEA, nahiz eta itzalean egon.

-Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, haiek bisitatzea komeni da.

Eguzki-erradiazioaren epe laburreko eta luzeko kalteak saihesteko, honako hauek kontuan hartu behar dira:

-Eguzkitan ez egotea eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan (12:00etatik 16:00etara); izan ere, eguzki-erradiazioa handiagoa da.

-Gure azal motarako eta aurreikusitako eguzki-intentsitaterako egokia den krema fotobabeslea erabiltzea, inoiz ez 15-20 baino babes-faktore txikiagoarekin, eta UVA eta UVB erradiazioetatik babesten duena.

-Eguzki-krema kantitate oparoan aplikatzea gorputzaren zati guztiak babesteko, esposizioa baino 20-30 minutu lehenago.

-Denbora-tarte jakin batean behin aplikazioak ematea (2 edo 3 orduan behin), eta bainu bakoitzaren ondoren, izerdi edo transpirazio biziaren ondoren eta toallarekin lehortu ondoren.

-Kapela erabiltzea, eguzkitako betaurreko homologatuak edobabes-arropa.

-Gogoratu sendagai batzuek erreakzioak eragin ditzaketela hartzen ditugun bitartean eguzkitan jartzen bagara.

-Eskuak hidrogelarekin ez garbitzea eguzkitan jartzean; izan ere, alkoholak erredurak eragin ditzake.

-Haurrak sentikorragoak direnez, haiekin zuhurtasun-neurriak areagotu behar dira, bizitzako lehen urteetan eguzkiaren gehiegizko esposizioa eta haurtzaroko erredurak saihesteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak Bizimodu osasungarriari buruzko albisteak