Gizartea -

Madril

1.000 euro lapurtu dituzte Bankiako sukurtsal batean

09:00ak aldera, Cuevas de Almanzora (Madril) kaleko sukurtsalean sartu dira ezezagun bi, arma zuri bat eta su-arma bat zeramatzatela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun bik Madrileko Hortaleza barrutiko Bankiaren sukurtsalean egin dute lapurreta gaur. Mila euro eraman dituzte txanponetan, arma zuria eta eskopeta zeramatzaten lapurrek.

Poliziako Buruzagitza Nagusiak baieztatu duenez, lapurreta 09:00ak aldera gertatu da, Cuevas de Almanzora kaleko sukurtsal batean. Burua estalita zuten ezezagun bi sartu dira bertara, arma zuri bat eta su-arma bat zeramatzatela, eta esku-dirua lapurtu ostean, ihes egin dute, inor zauritu gabe.

Lapurrak kutxara joan dira, eta, langileek zentralera bueltatzeko prest zuten poltsa bat hartu ondoren, ihes egin dute. Guztira, mila euro zituen, txanponetan.

Polizia Nazionala gertakaria ikertzen ari da, eta lapurretan inplikatutako bi pertsona horien bila dabil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea