Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Ministerioak argitu du laugarren dosia ez zaiela herritar guztiei eskainiko, oraingoz behintzat

Osasun Publikoaren Batzordeak covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia herritar guztiei eskaintzea onartu duela esan du goizean Carolina Darias ministroak. Alabaina, Osasun Ministerioak haren hitzak zuzendu ditu arratsaldean.

Covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina bat. Artxiboko argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina bat. Artxiboko argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Osasun ministroak gaur goizean kontrakoa iragarri badu ere, covid-19ari aurre egiteko txertoaren laugarren dosia ez zaie herritar guztiei eskainiko, oraingoz behintzat.

La Sextan egindako elkarrizketa batean, Dariasek adierazi du "laugarren dosia herritar guztiei ematea" onartu duela Osasun Publikoaren Batzordeak. Areago, txertaketa-kanpaina udazkenean hasi litekeela esan du, hilabete horietan jasoko dituelako Espainiako Gobernuak "covid-19aren aldaera ezberdinei aurre egiteko enpresa-farmazeutikoek landu dituzten txerto berriak".

Alabaina, arratsaldean, Osasun Ministerioko iturriek Dariasen hitzak zuzendu dituzte eta ziurtatu dute Osasun Publikoaren Batzordeak ez duela inolako erabakirik hartu zentzu horretan eta ez dela inolako berritasunik izan joan den asteko bileratik gaurdaino.

Batzar hartan, Osasun Publikoaren Batzordeak laugarren dosia pertsona kalteberei, erresidentzietan bizi direnei eta 80 urtetik gorakoei ematea adostu zuen, eta ez herritar guztiei eskaintzea.

  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa