Gizartea -

IRUN

"Kontrol arrazistak" salatu eta "harrerarako neurri malguagoak" aldarrikatu dituzte Irunen

Bidasoako uretan atzo hil zen gazte ginearraren heriotza gaitzetsi dute dozenaka lagunek, gaur goizean, Irungo Harrera Sareak deituta egin duten elkarretaratzean.

Irun, gaur eguerdian. Argazkia: Xabier Urteaga
Irun, gaur eguerdian. Argazkia: Xabier Urteaga
Irun, gaur eguerdian. Argazkia: Xabier Urteaga

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrira iristen diren pertsona migratzaile guztientzako giza-pasabide seguruak aldarrikatzeko, dozenaka lagun elkartu dira gaur eguerdian Irungo San Juan plazan. Bidasoako uretan atzo zendu zen Abderraman Bas gazte ginearraren heriotza salatzeko egin dute bilkura Irungo Harrera Sareak deituta.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Josune Mendigutxia deitzaileetako batek esan du "lotsagarria" dela, milaka kilometro egin ondoren eta sekulako oztopoak gaindituta "Euskal Herrira iritsi den migratzailea Irunen hiltzea". Hori dela eta, bi dira Harrera Sarearen eskari nagusiak: batetik, Frantziako Gobernuaren "kontrol arrazistak" desagertzea, eta, bestetik, "EAEko eta Espainiako gobernuek harrerarako ezarritako neurriak malguagoak" izatea.

Herritarrekin batera, Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta udal talde guztietako ordezkariek —PSE-EE, EAJ, Elkarrekin-Podemos, EH Bildu eta PP— ere hartu dute parte protestan.

Abderrman Bas 25 urteko ginearraren gorpua atzo goizean erreskatatu zuen Guardia Zibilak Bidasoako uretatik. Donostiako Medikuntza Institutura eraman zuten, eta bihar egingo diote autopsia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Arrazismoa bideoak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak