Gizartea -

nafarroa

Pertsona bat hil da Beran, eta beste bat larri zauritu, hiru motorrek talka egin ostean

50 urteko motorzale bat hil da talkaren ondorioz. Gainera, beste bi gidarietako bat larri zauritu da.

Istripua izan den tokia, Beran. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua izan den tokia, Beran. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua izan den tokia, Beran. Argazkia: Foruzaingoa

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da, eta beste bi zauritu, horietako bat larri, igande honetan Berako (Nafarroa) udal-barrutian hiru motorrek talka egin ostean.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 13:25 aldera gertatu da istripua Lizuniagan, NA-4410 errepideko 4. kilometroan. Hiru motorren arteko talkak erorialdia eragin du.

Istripuaren ondorioz, 50 urteko gizon bat hil da, frantziarra. Gainera, beste pertsona bat larri zauritu da, eta hirugarren bat, arin.

Bertara joan dira Elizondoko eta Iruñeko Foruzaingoko zenbait patruila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Trafiko istripuen biktimak