Gizartea -

SUTEAK NAFARROAN

12 animalia hil dira Sendavivako parkean larunbatean piztutako sutean

Lau muntjak, sei titi tximino, saimiri tximino bat eta txintxilla bat hil ziren animaliak garretatik babesteko lekualdatzean jasandako estresaren ondorioz.

Otso bat Sendaviva parkean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Otso bat Sendaviva parkean
Otso bat Sendaviva parkean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbateko sutean, Sendavivako parkean bizi diren 800 animalietatik 12 hil zirela jakinarazi zuen atzo Nafarroako Gobernuak. Garrek parkean eragindako kalteak zenbatzen aritu ziren astelehen honetan. Lau muntjak, sei titi tximino, saimiri tximino bat eta txintxilla bat hil ziren animaliak garretatik babesteko lekualdatzean jasandako estresaren ondorioz.

Lehen balorazio horren arabera, suteak gehien kaltetu duen eremua "basoa" izeneko gunea izan da, eta, bertan, 'Bobsleigh', 'Erorketa Librea', 'Tirolina Handia', 'Tubing' eta 'Mini rally' guneetako egiturek kalteak izan dituzte. 'Bardea jatetxea' eta 'Basoko erretegia' kiskali egin ziren sutean.

"Herria" deituriko gunean, suak kalte nabarmenak eragin ditu 'Maskoten Etxean', 'Informazioa' eraikinean eta 'Etxe sorginduan'. Era berean, 'Zientzialari txikien laborategia' suntsituta gelditu zen eta Belarjaleen Bideko hesi batzuk kaltetu ziren.

Gainerako eremuetan, suak ez du eraginik izan. Azkenik, parkeko animalien instalazioak egoera onean daude.

Bestalde, Sendaviva kudeatzen duen enpresak dirua itzuliko die larunbaterako eta iganderako sarrerak zituztenei eta erreserba eginda zutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak