Gizartea -

gertaera

Gizon batek anaia hil du ustez Tafallan

Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu omen du. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Iker Gonzalez. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek anaia hil du ustez Tafallan (Nafarroa) gaur, asteartea. 

Foruzaingoak baieztatu du Epaitegietako Poliziak ikerketa abiatu duela gizona nola hil den argitzeko. Foruzaingoak 06:00ak aldera izan du gertatutakoaren berri. 

Bestalde, Jesus Arrizubieta herriko alkateak EITB Mediari adierazi dionez, gertaera herriko bi anaien artean izan da.

Ustezko hiltzaileak (45 urte) polizia etxean entregatu du bere burua, eta anaia (50 urte) arma zuriz hil izana aitortu omen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Foruzaingoa Erailketak