Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio handiengatik
Euskalmetek emandako datuen arabera, metro koadroko 33 litro euri pilatu dira ordubetean Amundaraingo estazioan (Zaldibia).
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio handiengatik.
Abisua 09:00ak arte egongo da indarrean. Goizaldean eta goizean zaparrada trumoitsuak bota ditu. Arratsaldean, baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea eta handiak izatea.
Bestalde, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du arratsaldean Pirinioetan, ekaitz arriskua tarteko.
Euria gogotik egin du Bizkaian eta Gipuzkoan, batez ere
Euria Bizkaitik sartu da goizaldean. Zornotzan, metro koadroko 13,5 litro jaso dituzte hamar minututan eta Igorren, ostera, 11,1 litro, Euskalmeten arabera.
Bizkaitik Gipuzkoara egin du ekaitzak. Esaterako, ordubetean, metro koadroko 32,8 litro zenbatu dituzte Euskalmeten Amundaraingo estazioan (Zaldibia), eta 23,6, berriz, Alegian.