Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia EAEn euriagatik gaur 13:00etatik 21:00etara

Ordubetean 15 litro baino gehiago bota ditzake, batez ere Kantauri isurialdean. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta txingorra eta haize-bolada gogorrekin izan daitezke. Biharko abisua 12:00etatik 00:00etara egongo da indarrean.

Abisu horia euriagatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkon.
Abisu horia euriagatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkon.
Abisu horia euriagatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkon.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du 13:00etan prezipitazio handiengatik, eta indarrean egongo da 21:00ak arte. Bihar, osteguna, abisu horia 12:00etatik 24:00etara egongo da indarrean.

Gaur zein bihar, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake, batez ere, Kantauri isurialdean. Gainera, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta baliteke han-hemenka handiak izatea; txingorra ere bota dezake. Ekaitz-eremuetan, haize-ufadak gogorrak izan daitezke.

Bart goizaldean eta gaur, asteazkena, goizeko lehen orduetan, 32,8 litro ur pilatu dira ordubetean Amundarainen. Araxesen 28,5 litro pilatu dira; 27,7, Alegian; 24,8, Bidanian eta 15,2, Zornotzan.

Hain zuzen ere, Zornotzan bildu da 10 minututan prezipitazio gehien: 13,5 litro metro koadroko; Muxikan, 11,7 litro; Igorren, 11,1 litro eta Amundarainen, 8,7 litro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak