Gizartea -

EITB, AITA MARIN

Aita Mari ontzia gaur lehorreratuko da Sizilian

Aurreikuspenen arabera, erreskate ontzia 09:00ak aldera iritsiko da Siziliako Augusta portura. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan tripulazioko kideez gain.

Mediterraneoan erreskatutako migratzaileak Aita Marin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Meditarrenanoan erreskatutako migratzaileak Aita Mari ontzian
Poza eta ospakizunak Aita Marin, Sizilian porturatzeko baimena jaso ondoren

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontziak gaur lehorreratuko ditu Sizilian daramatzan 112 migratzaileak. Aurreikuspenen arabera, 09:00ak aldera iritsiko da Augusta portura.

Aita Marik egunak zeramatzan Mediterraneoan erreskatatutako 112 pertsona migratzaileak lehorreratzeko portu bila. Atzo, Sizilian porturatzeko baimena jaso dutela jakin zutenean, migratzaileak saltoka eta oihuka hasi ziren, pozez zoratzen.

Azken egunetan, ontzi barrutik ohartarazi dute tentsioak gora egin duela espazio mugatuak, estresak eta bizikidetza zailak eraginda. Izan ere, horietako batzuk ekainaren 14tik daude barruan.

Izaskun Arriaran (Aita Mari): 'Azken egun hauetan tentsio handia zegoen, baina orain denok oso pozik gaude'
Izaskun Arriaran (Aita Mari): 'Azken egun hauetan tentsio handia zegoen, baina orain denok oso pozik gaude'
Izaskun Arriaran (Aita Mari): 'Azken egun hauetan tentsio handia zegoen, baina orain denok oso pozik gaude'

02:13

Misio honetan Aita Marik lau erreskate egin ditu; azkena ostiralean izan zen, eta 45 pertsona salbatu zituen. Aurrez, 11, 17 eta 40 pertsona erreskatatu zituen. Beraz, 113 pertsona guztira.

Horietako bat, Hamsa, 15 urteko mutil etiopiarra, Lampedusan lehorreratu zuten iragan ostiralean ospitale arreta behar zuelako.

EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez kazetaria ontzi barruan doa, jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera, denboraldiko bigarren misio humanitarioan.

Aurreko misioetan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migratzaileak erreskatatzea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Eskubide unibertsalak GKEen albisteak Aita Mariren azken ordukoa Mediterraneo itsasoko kostaldea