Gizartea -

Operazioa

17 arma zituen gizon bat atxilotu dute Nafarroan armekin trafikatzen zuen banda bateko kide izatea egotzita

Guztira, 12 pertsona atxilotu, eta 339 arma, 37.426 kartutxo, bolbora eta isilgailu batzuk atzeman dituzte. Nafarroan atxilotutakoa Lizarrako bizilaguna da.

Imagen de la operación. Foto: Guardia Civil
Imagen de la operación
12 pertsona atxilotuta, armekin trafikatzen zuen banda bateko kide izatea egotzita, tartean bat Nafarroan

1:55

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu ditu Estatuko hainbat lekutan, armekin eta munizioarekin trafikatzen zuen organizazio bateko kide izatea leporatuta. Atxilotuen artean, Lizarrako bizilagun bat dago, eta gizonari 17 arma atzeman dizkiote: pistolak, errebolberrak, eskopetak eta karabinak, munizioaz gain.

Guardia Zibilak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, operazioan 17 miaketa egin dituzte, Madrilen, Toledon, Sevillan, Nafarroan, Gironan, Tarragonan, Potevedran, Lugon, Salamancan, Murtzian eta Melillan. Guztira, 339 su-arma atzeman dituzte, baita 37.426 kartutxo, 13,2 kg bolbora eta isilgailuak, besteak beste.

Atxilotuei armekin trafikatzea, armak edukitzea, gerra armak gordetzea, munizioa izatea, lehergaiak izatea, debekatutako armak edukitzea, osasun publikoaren aurka egitea eta trafikoa egitea egotzi diete.

Operazioa iazko urrian hasi zen, agente batzuek, beste operazio batean, Espainiako munizio trafikatzailerik handienetako bat atxilotu ostean. Gizon horrek 36.000 kartutxo baino gehiago saldu zituen, posta bidez bidalita. 

Operazioan atzemandako armetako asko modu ilegalean sartu zituzten Estatu espainiarrean, atzerrian erosi eta gero. Guztira, 339 arma atzeman dituzte:

- 176 arma labur (pistolak eta errebolberrak)

-75 arma luze (errifleak, fusilak eta eskopetak)

-17 gerra-arma (eraso-fusilak eta subfusilak)

-19 arma detonatzaile eraldatuak

-4 su-arma artisauak

-Beste mota batzuetako 39 su-arma handi (flobert, debekatuak, zaharrak, etab.)

-37.426 kartutxo metaliko, hainbat tamainatakoak.

-13,2 kg bolbora.

-7.230 fulminante eta zorro, jaurtigai eta munizioa legez kanpo fabrikatzeko hainbat karga-makina.

-10.600 euro eskudiruan.

-Hainbat pieza eta osagai (kainoiak, zerrailak, errebolber danborrak...).

-100 kargagailu baino gehiago, horietako asko edukiera handikoak.

-2 fusil granada, eta 5 negar-eragile.

-6 isilgailu.

-2,7 kg marihuana.

-Marfilezko 15 figura eta letagin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra