Gizartea -

Oñatin

2 urteko kartzela bikote batentzat, semeari tratu txarrak emateagatik

Haurra bikotekideetako baten semea da, baina biek eman zizkioten ''tratu txar fisiko eta psikologikoak''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bati eta haren emakumezko bikotekideari bi urteko kartzela zigorra ezarri diete, gizonaren semeari tratu txarrak emateagatik.

Epaiak jasotzen duenez, ''tratu txar fisiko eta psikologiak'' eman zizkioten haurrari, eta, horien ondorioz, umeak larritasuna, umore aldaketa eta ''bere sexu identitatearekiko zailtasunak'' pairatu zituen.

Oñatin (Gipuzkoa) bizi ziren, eta etxean bertan gertatu ziren tratu txarrak. Epaiak jasotzen duenez, emakumeak haurra ''iraindu'' egiten zuen, eta ohean pixa egiten zuelako, lurrean lo egitera behartzen zuen. Belarrietatik tira egiten zion, eta bere ''gizontasunaz'' barre egiten zuen.

Haurraren aitak ''bere bikotekideak egiten zuenari begiratzen zion''. Gainera, semeari ''tratu txar fisikoak'' ematen zizkion, eta ''gerriko batekin jo'' ere egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea