Gizartea -
Gauez aritzen ziren
Gipuzkoako 41 etxebizitzetan lapurtzea leporatuta atxilotu dituzte
Egindako salaketen arabera, lapurrak etxebizitzetan sartu eta sarrerako gauzak lapurtzen saiatzen ziren. Hala ere, zenbait kasutan, biktimen logeletan ere sartu ziren.
Erredakzioa
Gipuzkoan egindako 41 lapurketen ustezko egileak atxilotu ditu Ertzaintzak. Bi atxilotuei Gipuzkoako zenbait udalerritako etxebizitzetan gauez lapurtzea leporatzen diete. Lapurrak gauez aritzen ziren, etxekoak lo zeuden bitartean, eta material informatikoa, elektronikoa, bitxiak, dirua eta kreditu-txartelak lapurtzen zituzten.
Guztira, 41 lapurreta leporatzen dizkiete, nahiz eta batzuetan ezer lapurtzea lortu ez. Lapurretak azken hileetan gertatu dira Irunen, Errenterian, Donostian, Hernanin, Billabonan, Zizurkilen, Urnietan, Tolosan eta Zarautzen.
Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuek ustez Gasteizen, Iruñean eta Santaderren ere egin zituzten lapurretak. 27 eta 30 urte dituzte.
Ikerketa, apiriletik Gipuzkoako Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko Unitateak apirilean hasi zuen lapurretan inguruko ikerketa. Lan horri esker atxilotu dituzte, hain zuzen, bi gizonezkoak.
Egindako salaketen arabera, lapurrak etxebizitzetan gauez sartzen ziren, etxekoak lo zeudela, eta sarrerako gauzak lapurtzen saiatzen ziren. Hala ere, zenbait kasutan, biktimen logeletan ere sartu ziren.