Gizartea
Jazoera
Lau gazte zauritu dira Zornotzan, eserita zeuden horma behera erorita
EITB MEDIA
Murru batean eserita zeuden bost gaztetatik lauk min hartu dute, horma behera etorrita. Zaurituak ospitalera eraman behar izan dituzte.
-
Behera etorritako hormaren irudia. Argazkia: Iker Salgado
Lau gazte zauritu dira bart Zornotzan, eserita zeuden horma behera erorita, anboto.org kazetak zabaldu duenez.
Jazoera larunbat honetan gertatu da, Zornotzan. Murru batean eserita zeuden bost gaztetatik lauk min hartu dute, horma behera etorrita.
Lau zaurituak ospitalera eraman dituzte. Hiruri denbora gutxian eman diete senda-agiria, baina laugarrena haurrentzako ZIUn ospitaleratuta geratu da, behaketapean, buruan zuen kolpeagatik.