Gizartea -

Trafikoa

Gazte bat hil da Gasteizen, istripua izan ostean, autoak su hartuta

Ibilgailua errepidetik atera da eta su hartu du. Gidaria, 21 urtekoa, bizirik atera dute baina kopilotua hilda aurkitu dute, erreta.

Ibilgailua errepidetik atera da eta su hartu du. EITB.
Istripua Gasteizen | Gazte bat hil da ibilgailuak su hartu ostean
Ibilgailua errepidetik atera da eta su hartu du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gazte bat hil eta 21 urteko gizon bat oso larri zauritu dira Gasteizen, zihoazen ibilgailua errepidetik atera eta su hartu ostean, hiri honetako Udaltzaingoko iturriek jakitera eman duenez.

Istripua 05:00ak aldea jazo da, Mexikoko eta Jose Atxotegiko kaleen artean, Arabako hiriburuan. Ibilgailua, Citroen AX bat, errepidetik atera da eta su hartu du. Suhiltzaileak bertara iristean, gidaria, 21 urtekoa, bizirik ateratzen lortu dute baina kopilotua, 23 urteko neska bat guztiz erreta aurkitu dute, hilda.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman eta erredura handietako unitatean ingresatu dute. Hildakoaren informazio zabalago ezagutzeko identifikazio sakonago baten zain daude, hilotza erredura handiak dituelako.

Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea