Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emazteari 4 urtez tratu txar psikologikoak emateagatik kondenatu dute
21 hileko kartzela-zigorraz gain, akusatuari debekatu egin diote hurrengo bost urteetan biktimarekin harremanetan jartzea eta 3.000 euro ordaindu beharko dizkio.
Redacción
Donostiako epaitegi batek 21 hilabetetako kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati emazteari lau urtez tratu txar psikologikoak emateagatik. Akusatuak emazteari irainak, mehatxuak eta mespretxuak egiten zizkion etxean, eta batzuetan, bi urteko semearen aurrean.
Epaiaren arabera, tratu txarrak ezkondu eta urtebetera hasi ziren. Akusatuak "indarkeria psikologikoa erabiltzne hasi zen emaztearen kontra, irainak, mehatxuak eta era guztitako mespretxuak eginez".
Horrez gain, "etxeko altzarietan kalteak behin eta berriro egiten zituen", eta emazteari, gizona izanez gero, "bi hostia" emango zizkiola esaten zion, beste hainbat mehatxuren artean.
Nortasun arazoakGizonak zehaztu agbeko nortasun arazoak dite, eta "toxikoak hartzen ditu". Gainera, emaztea eta bere arrebaren (emaztearen koinata) arteko harremanak oztopatzen zituen, eta bi emakumezkoek ezkutuan hitz egin behar zuten.
21 hileko kartzela-zigorraz gain, akusatuari debekatu egin diote hurrengo bost urteetan biktimarekin harremanetan jartzea eta 3.000 euro ordaindu beharko dizkio.