Gizartea -
Lapurreta saiakera
Banco Santanderren sukurtsal batean lapurtzen saiatu da, Txurdinagan
Aldean arma bat zeraman pertsona bat Santanderren sukurtsal batean lapurreta egiten saiatu da gaur, Txurdinagako Txomin Garat etorbidean. Hala ere, lapurrak ez du dirurik lortu eta ihes egin du.
Erredakzioa
Arma bat zeraman pertsona bat Banco Santanderren sukurtsal batean lapurtzen saiatu da gaur goizean, Txurdinagako Txomin Garat kalean. Hala ere, lapurrak dirurik lortu gabe ihes egin du.
Ertzaintzak eitb.com-i adierazitakoaren arabera, bankuko langile bati mehatxu egin dio, aldean zeraman pistolaz.
Lapurreta saiakera 08:00etan izan da, sukurtsala irekitzen ari zirela, ertzainek esan dutenez. Lapurrak ihes egin du, baina ez du ezer lapurtu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea