Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Abisu horia jarri dute euriteengatik, gaurko

Astearte eguerdian hobera egingo du eguraldiak eta asteazkenean udaberri giroa itzuliko dela espero dute.

Abisu horia euriteengatik, gaur. Argazkia: Efe
Abisu horia euriteengatik, gaur.
Abisu horia euriteengatik, gaur. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriteen eraginez abisu horia ezarri dute EAEn eta Nafarroan. 12 ordutan metro koadroko 40 litro botako dituela espero da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, aldaketa gutxi espero dira astearen hasierarako. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria txiki-ertaina egingo du, kantauri isurialdean batez ere. Lurraldearen hegoaldean euri gutxiago egingo du eta ostarteak ere zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean, batez ere goizean. Tenperaturari dagokionez, gorabehera gutxi, epelenak 12-15 ºC ingurukoak izango dira.

Asteartean apurka-apurka hobera egin eta eguerditik aurrera giro polita geratuko da. Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka oso hodeitsu egongo da eta zaparradaren bat edo beste bota dezake kantauri isurialdean. Eguerditik aurrera zeruan urdina nagusituko da, egunaren amaieran batez ere. Iparraldeko haizea ibiliko da, goizean kostaldean bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak dezente igoko dira, 16-18 ºC-tik hurbil geratuz.

Asteazkenean udaberria bueltatuko da. Ora har, zerua hodei gutxirekin egongo da. Ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarteka bizi. Giroa oso atsegina izango da eta tenperatura maximoak 20-23 ºC-ren artean ibiliko dira.

Ostegunetik aurrera, tenperaturak igotzen jarraituko du eta urdinguneak lainoei gailenduko zaizkie. Hala ere, asteburuan tenperatura freskatu egingo da eta lainoak itzuliko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea