Gizartea -
2013an
Luis Liz Marzan ikerlaria izango da Donostiako Biomaguneko zuzendaria
Luis Liz Marzon Galiziako zientzialari ospetsua izango da zuzendari berria 2013 urteko urtarriletik aurrera.
Erredakzioa
Luis Liz Marzon Galiziako zientzialari ospetsua Donostiako Biomagune ikerketa zentroko zuzendari berria izango da 2013 urteko urtarriletik aurrera, nahiz eta kargua hartu bitartea,n Manuel Martin Lomas orain arteko zuzendariarekin elkarlanean arituko den. Irailetik aurrera Ikerbasque ikertzaile gisa hasiko da lanean, Biomagunek ohar baten bitartez adierazi duenez.
Liz Marzan Vigoko Unibertsitateko kimika fisiko katedraduna da. 15 urtez Vigo Unibertsitateko kimika koloidaleko ikerketa taldea zuzendu du eta naziarteko hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Humboldt, Zientziaren DuPont, Burdinola Saria eta Kimikako Espainiako Elkartearena.
Bestetik, "Manuel Martin Lomas izan da Biomaguneren benetako sustatzailea 2006an iritsi zenetik", adierazi du zentroak oharrean.
Jose Maria Mato Bilboko Biogune eta Biomagune zentroko zuzendariaren aginduz iritsi zen Donostiako zentroko agintaritzara, biomaterialetan espezializatutako ikerketa zentro baten oinarriak ipintzeko asmoz. "Lana bikain egin du eta Biomagune, nanobiomaterialen eta irudi biomedikuaren arloan, erakunde nabarmen bilakatu da".