Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Larri zauritu da motor-gidari bat A-8 errepidean, Muskizen

16:55 aldera gertatu da istripua eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute motorzalea. Istripuaren ondorioz, autobideko bi errei itxi dituzte.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat larri zauritu da gaur arratsaldean A-8 autobidean, Muskiz parean, izandako erorikoan.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, 16:55 aldera errepidetik irten da, Bilbora bidean zihoala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Motorzalea larri zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Istripuaren ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte, bat noranzko bakoitzeko, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan. Hala ere, 18:00ak pasata, Kantabriarako bidea ireki dute, eta Bilborako bidearekin gauza bera egitea espero zen denbora gutxian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak