Gizartea -

nafarroa

Kontrolpean daude gaur Nafarroan piztutako hiru suteak

Zizurren, Melidan eta Añorben izan dira suteak igande honetan. Zizurrekoa egonkortuta dago eta, beste biak, itzalita.

Zizurren piztutako sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Zizurren piztutako sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Zizurren piztutako sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, igande arratsaldean Zizur aldean piztutako sute bat egonkortzea lortu dute. Gainera, beste bi sute itzali behar izan dituzte arratsalde honetan, Melidan eta Añorben; tximista batek eta laborantza-makina batek eragindakoak, hurrenez hurren.

Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Zizurreko sua 18:30ak aldera piztu da, zereal-zelai batean zegoen uzta-makina baten lanengatik, antza.

Sugarrek inguruko zuhaizti bati eragin diote Zizurren, eta hedatu ez zitezen lanean aritu dira. Cordovilla parkeko suhitzaileez gain, ACT hegazkin bat bertaratu da eta Tafallako zein Lizarrako parkeetako langileen babesa ere jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Nafarroa Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Zizur albisteak