Gizartea -

Delituak

Autobus bat ibilgetu dute Martzillan, bidaiariek gidariak droga esnifatu zuela abisua eman ondoren

Tuterako patruila bat mobilizatu zen Martzillako ordainlekura (AP-15) eta narkotesta egin zioten. Gidariak positibo eman du anfetaminan, metanfetaminan eta kanabisean. Bide-segurtasunari buruzko legeari arau-hauste oso larria egitea leporatzen zaio, 1.000 euroko isuna ezarri zai eta 6 puntu kendu.

Autobus bat ibilgetu dute Martzillan. Argazkia: Foruzaingoa
Autobus bat ibilgetu dute Martzillan. Argazkia: Foruzaingoa
Autobus bat ibilgetu dute Martzillan. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Iruñera zihoan autobus bat geldiarazi zuen igandean, gidariak anfetamina, metanfetamina eta kalamuan positibo emateagatik.

Ikasturte amaierako bidaian Saloutik bueltan zetozen bidaiariek Foruzaingoari deitu zioten, gidariak gidatzen ari zela marra bat esnifatu zuela jakinarazteko.

Tuterako patruila bat mobilizatu zen Martzillako ordainlekura (AP-15), autobusa geldiarazi eta narkotesta egin zioten gidariari. Arau-haustea berretsi eta salaketa jarri zuten gidariaren aurka, bide-segurtasunari buruzko legearen aurkako arau-hauste oso larri batengatik. 1.000 euroko isuna ezarri diote eta 6 puntu kendu dizkiote gida-baimenetik, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Ibilgailua ibilgetuta geratu zen, gaitutako beste gidari bat bertaratu eta kargu egin zen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa