Gizartea -

Stop Desahucios

Irungo etxebizitza bateko desjabetzea ostopatzeko deia egin dute

Juan Carlos Infantek orain 16 urte erosi zuen etxea, gaur azaldu duenez. 16 urte horietan kreditua ordaintzea lortu du baina, lanpostua galdu eta gero, urte eta erdiz ez du kuota ordaintzerik izan.

Kutxabank Juan Carlosen etxearekin geratu daiteke datozen orduetan

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stop Desahucios Bidasoa elkarteko kideek Irungo Larretxiki kalean elkarretaratzea hasi dute gaur goizean, Juan Carlos Infante 35 urteko gizonezko bat bere etxeaz desjabetuko dutela jakin ondoren.

Infantek orain 16 urte erosi zuen etxea, gaur azaldu duenez. 16 urte horietan kreditua ordaintzea lortu du baina, lanpostua galdu eta gero, urte eta erdiz ez du kuota ordaintzerik izan.

Epaitegietako bidea amaituta, gaurko eguna ezarri zion Kutxabankek etxea uzteko eta, horregatik, Bidasoako Stop Desahucios taldeak elkarretaratzea hasi du etxe horretako atarian.

Stop Desauciosek azaldu duenez, "lagun ugari" bildu dira Irunen, eta etxea hustu behar zuten garbiketa langileak ez dira oraindik tokira joan.

Bihar, elkarte honetako abokatuak bilera egingo du Kutxabankeko ordezkariekin. Batetik, desjabetzean atzera egiteko eskatuko dio abokatuak, Irungo gizonezkoak "behar bezalako defentsarik" ez zuela izan argudiatuz.

Beste aukera, etxearekin hipoteka kitatutzat jo ondoren, alokairu soziala ordaintzea izango litzateke, elkarteak gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea