Gizartea -
TRAFIKOA
51 urteko kamioi-gidari bat hil da Orioko ordainlekuaren parean istripua izan ondoren
Ibilgailua bidetik atera da ordainlekutik metro gutxira, eta su hartu du. Guztiz kiskalita geratu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
EITB MEDIA
51 urteko kamioi-gidari bat hil da gaur arratsaldean A-8 autobidean, Orioko ordainlekuaren parean, izan duen istripuaren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, kamioia bidetik atera da ordainlekutik metro gutxira, eta su hartu du. 18:30 inguruan izan da ezbeharra.
Suhiltzaileak, Osakidetzako larrialdi zerbitzuetako langileak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute gidaria bizirik atera ibilgailuaren barrutik. Kamioia erabat kiskali da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea