Gizartea -

Trafikoa

Zabalik daude errei guztiak A-8an Bilbon, Donostiako noranzkoan, ia orduz itxita egon ondoren

Bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, kamioi batek atoian zeraman karga galdu ondoren. 16:45 inguruan izan da istripua.

Auto ilarak.
Auto ilarak.
Auto ilarak.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek zeraman karga galdu du A-8an, 115. kilometroan, Bilbon Donostiako noranzkoan eta, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Txapa handi bat zeraman kamioiak atoian, eta errepidera erori zaio, ibilgailuen joan-etorria oztopatuz.

16:45 inguruan gertatu da ezbeharra, eta ia bi orduz egon dira errei guztiak itxita, harik eta bidea garbitzea lortu duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea