Gizartea -

Sanferminak 2022

Bi urteko hutsunearen ostean, lehen entzierroa hartuko dute ostegun honetan sanferminek

Nuñez del Cuvillo (Cadiz) ganadutegiko zezenak izango dira protagonistak. eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean eskainiko dute entzierroa. Bestalde, San Fermin santuaren ohorezko prozesioa ere berreskuratuko da uztailaren 7 honetan.

2019ko prozesioa. Artxiboko argazkia: EFE
2019ko prozesioa. Artxiboko argazkia: EFE
Nuñez del Cubillo ganadutegiko zezenek egingo dute sanferminetako lehen entzierroa

1:31

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeak festetako egun handia ospatuko du ostegun honetan, uztailak 7, San Fermin santuaren ohorezko prozesioarekin. Santuaren irudiak karriketan zehar ibilbidea egin eta iruindarren maitasuna jasoko du berriro, bi urteko etenaldiaren ondotik.

Gainera, Nuñez del Cuvillo (Cadiz) ganadutegiko zezenak izango dira lehen entzierroko protagonistak. Entzierroa zuzeneko emanaldia izango da egunero ETB1en eta eitb.eus-en. Goizero, "Entzierroa" saio bereziak Iruñeko alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituen emozioz beteriko lasterketa eskainiko du 07:45etik aurrera. Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai aurkezle nafarrek gidatuko dute saioa eta Leire Martinez eta Albina Stardust kazetariek, besteak beste, bertatik bertara jasoko dituzte kaleetako jai-giroa eta lehen inpresioak.

Hala ere, osteguneko ekitaldi nagusia santuaren omenezko prozesioa eta meza izango dira, Udalbatzaren partaidetzarekin. 09:55 aldera, Udalbatza udaletxetik aterako da; besteak beste, erraldoien eta buruhandien konpartsak, La Pamplonesak, txistulariek, gaiteroek, mazolariek edo libreek lagunduta. Guztiak batera, Katedralera, San Fermin Kaperara joango dira. Bertatik aterako da santua, alde zaharretik ibilbidea egiteko.

Peñek, aspaldiko tradizioari jarraituz, indarrak hartu dituzte ohiko gosari oparoekin
Peñek, aspaldiko tradizioari jarraituz, indarrak hartu dituzte ohiko gosari oparoekin
Peñek, aspaldiko tradizioari jarraituz, indarrak hartu dituzte ohiko gosari oparoekin

01:18

12:00ak aldera, santua San Lorentzoko kaperara itzuli ostean, San Ferminen ohorezko meza hasiko da. Francisco Perez Iruñeko artzapezpikuak emango du.

Esan bezala, eguneko beste une berezi bat lehen entzierroa izango da. Cadizeko Nuñez del Cuvillo ganadutegiko animaliak izango dira protagonistak.

Ohitura den bezala, zortziak jo baino minutu batzuk lehenago, korrikalariak Santo Domingo aldapan bilduko dira, santuaren horma-hobi aurrean abesteko eta San Fermini lasterketan zehar laguntza eskatzeko. Zortziak puntu-puntuan suziria botako dute, eta zezenak ukuiluetatik aterako dira, zezen-plazara arte bidea egiteko. Arratsaldean zezenketa izango da.

Milaka lagunek ''Animo Pues!'' abestu dute Iruñean
Milaka lagunek ''Animo Pues!'' abestu dute Iruñean
Milaka lagunek ''Animo Pues!'' abestu dute Iruñean

5:49

Konkretuki, 18:30ean hasiko da zezenketa, Morante de la Puebla, El Juli eta Andres Roca Rey toreatzaileen eskutik.

Etxeko txikienek ere tokia izango dute; izan ere, erraldoien eta buruhandien konpartsa 09:30ean abiatuko da Kale Nagusiko Ezpeleta jauregitik. Gainera, goizean zein arratsaldean haurrentzako jarduerak izango dira hiriko hainbat tokitan.

Gauean, 23:00etan, Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketako bigarren ikuskizunaren txanda izango da. Aquareve pirotekniak (Scy-Chazelles, Moselle, Frantzia) Rêve d'une nuit d'été izeneko ikuskizuna eskainiko du.

Festa lehertu da Iruñean
Festa lehertu da Iruñean
Festa lehertu da Iruñean

0:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak