Gizartea -

Bizkaia

Sute batek bi auto kiskali eta hirugarren batean kalteak egin ditu Arrigorriagan

Sutea bart piztu da Santa Isabel auzoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua zerk eragin duen argitzeko.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi auto kiskali eta hirugarren batek kalte handiak izan ditu bart Arrigorriagan (Bizkaia) piztu den sutea tarteko. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, sua 05:30ean piztu da Santa Isabel auzoan oraindik argitu gabeko arrazoiak direla eta. 

Ikerketa abian da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Suhiltzaileak