Gizartea -

eraso matxista

Sei gizon atxilotu dituzte Bartzelonan, emakume bati taldean sexu erasoa egiteagatik

Emakumeak salaketa aurkeztu du Mossoen aurrean, eta horiek ikerketa ireki dute, atxilotuetako bakoitzak sexu erasoan jokatutako rola zehazteko.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei gizon atxilotu dituzte Bartzelonan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Izan ere, Mossoen aurrean salaketa aurkeztu du biktimak larunbat honetan.

El Periodico hedabideak aurreratu duenez eta Mossoek EFE agentziari baieztatu diotenez, ostegunetik ostiralerako gauean izan zen erasoa, Barceloneta auzoan.

Bartzelonako Clinic ospitalean artatu zuten emakumea hasieran alkohol-intoxikazioagatik baina ostiralean, orduak igaro ahala, jasandako erasoa gogoratu zuen pixkanaka.

Aipatu iturrien arabera, Mossoek kasuari buruzko ikerketa ireki dute, atxilotuetako bakoitzak sexu erasoan jokatutako rola zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Bartzelona albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Sexu erasoak