Gizartea -

Olite eta Tafalla artean

Behi bat eta idi bat hil dituzte Nafarroako autobidean

Zorionez, bi animaliek ez dute zirkulazio istripurik eragin. Gertakaria AP-15 autobidean jazo da, Olite eta Tafalla artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behi bat eta idi bat Nafarroako AP-15 autobidean sartu dira, Olite eta Tafalla artean, eta Foruzaingoak tiroz hil behar izan ditu. Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez, arrisku handia eragin dute autobidean, baina, zorionez, ez da zirkulazio istripurik izan.

Gertakariak 09:15 inguruan jazo dira. Tafallako Foruzaingoaren patruila batek zirkulazioa bideratu du eta animalietako bat hil du.

Ondoren, jabeak lagunduta, bigarren animalia etxaldera eramaten saiatu dira. Alabaina, urduri jarri da eta azkenean tiroz hil dute.

Jabeak azaldu duenez, bi animaliek ihes egin dute, baina oraindik ez dute argitu nola heldu diren autobideraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea