Gizartea -

Epaia

EBko herritar bat adingabeen abusuagatik kanporatua izan daiteke

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai batek jasotzen duenez, herritar bat EBko herrialde batetik kanporatua izan daiteke nahiz eta bertan bizilekua izateko baimen mugagabea izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeen sexu abusuagatik kondenatutako Europar Batasuneko herritar bat EBko herrialde batetik kanporatua izan daiteke nahiz eta bertan (herrialde horretan) bizilekua izateko baimen mugagabea izan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai batek jasotzen duenez.

Epaiaren arabera, "delitu eremu larrietan egindako arau-hauste penalen kasuan EBko herritar bat kanporatua izan daiteke , baita harrera herrialdean hamar urte baino gehiago bizi izan bada ere".

Epaileek, hala ere, kanporatzea baldintzatuta dagoela zehaztu dute, hau da, "pertsona hori Estatu horrentzat gaur egun ere benetan mehatxu" bada ezarri daitekeela argitu dute.

Epaiak, hain zuzen, Alemanian kondenatu zuten italiar baten kasua jasotzen du. Zazpi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zizkioten 1990 eta 2001 artean zortzi urteko adingabe bati sexu abusua egin eta bortxatzeagatik.

2006an espetxeratu zuten kondenatua, eta 2013an, zigorra bete ostean aske geratuko da.

2008ko maiatzean Alemaniako agintariek sarrera eskubidea eta bizilekua izateko baimena ukatu zioten, egindako delituen larritasunagatik, eta Alemaniatik irteteko eskatu zioten, hortaz Italiara kanporatuko lukete.

Kondenatuak kanporatze aginduaren kontrako helegitea aurkeztu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea