Gizartea -
Sutea, Donostian
Emakume bat osasun-zentro batera eraman dute Donostian, Egian izandako sute batean kea arnasteagatik
Sutea 4:50ean piztu da Ametzagaña kalean, 59. zenbakiko etxabeetako lokal batean; kalte handiak izan dira bertan. Karmengo Andre Maria kaleko 58. zenbakia eta Txondorra Elkarteak ere jasan dituzte kalteak.
EITB MEDIA
Emakume bat osasun-zentro batera eraman dute astearte honetan Donostiako Egia auzoko lokal batean izandako suteagatik, Udalak jakitera eman duenez. Sutea 4:50ean piztu da Ametzagaña kalean, 59. zenbakiko etxabeetan, eta lokalean kalte handiak izan dira. Karmengo Andre Maria kaleko 58. zenbakia eta Txondorra Elkarteak ere jasan dituzte kalteak.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta, hasieran, eraikina husteko agindua eman dute (bost solairu ditu Ametzagaña kaleko 59. Zenbakiak); hori bai, bizilagunek aukera izan dute etxera bueltatzeko, handik gutxira.
Hala, emakume batek kea arnastu du, eta anbulantziaz eraman dute osasun-zentro batera.
Donostiako Udalak zehaztu duenez, lehen hipotesiaren arabera, arazo elektriko batek eragin omen du sua, baina ikertzen ari dira.